XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hasten da zigarretak erretzen, kafea prestatzen, musika entzuten, ariketak egiten, dutxa hartzen, gosaria prestatzen, eta berehala etortzen zait zirika.

Ohean gosaltzen dugu, etxeko leku txukun bakarra delako.

Laboreak ematen dizkiot, eta ahotik borborka irteten zaizkio, parrastan hartzen dituenean.

Horrelakoetan, musu likinak ematen dizkit. Kanpoan uzten diote egunkaria, harpideduna baita, eta beti oinutsik sartzen du etxera.

Baina ez dugu inoiz lehen orria baino gehiago irakurtzen.

Ryder aspertu egiten da, eta bainugelara abiatzen da.

Hortzak garbitzen ari da, xix-xix, eta ezpain txokotik dario hortzetako pasta zuria.

Izterrak zabaltzen dizkit irribarre eginez, esku batez hankartea tentatzen, eta besteaz narras-narras egiten dit bular aldean.

Biloak laztu egiten zaizkit, dagoeneko guztiz bizkorturik, eta Ryder lasterka doa bainugelara.

Erdi itzaletan dugu logela, lanpara gorriaren argitan, eta izterretan irristatzen zaizkio izerdi tantak, zilarrezko inurriak legez.

Gela guztia gorriturik dago lanpararen argitan, eta argi gorriaren printzetan alboz begiratzen diot: horra hor ditiburuak, eskuz ferekatu berriak, tinko, gotor, biribil, ubelduta.

Buru-belarri nabil han behean, eta Ryderrek maitasunezko hitzak esaten dizkit.

Leher egiteko zorian dago